XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egal gorria zortzi izpiko amairu izarrez (bost aurrean, lau muturrean eta bi aldamenetan).

Ablitas,- Ablitas-urian, Naparroa'n.

Mazmarroa.

Lenengoenak.

Orlegia; zidarrezko amabi makobil sautor-eraz ipiñita.

Jauregiko mazmarroak, amazortzi makobil daukazala diño Jeronimo de Villa'k.

Libro de Armeria de Nabarrak, barriz zortzi ta urrezkoak.

Beste batzuek, ostera, ogetabost dirala diñoe, bosna-bosna ipiñita, ta zidarrezkoak.

Aboa,- Lezama'n eta Zamudio'n (B.).

Jatorri onetatik dator Bustintza narea.

Mazmarroa.

Urrezkoa; zugatz orlegia ta iru otso baltz, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; Liliori gorri bi buruz (b).

Mazmarrolari batzuek beste au dakarre: Urrezkoa; iru otso baltz islertzokoiz ipiñita.

Beste batzuek, zelai gorria dala ta iru otsoak urrezkoak.

Jeronimo de Villa'k, ondorengo batentzat, beste au dakar: Urrezkoa; zugatz orlegia ta basurde baltz bi, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita.

Aboitiz,- Ondarroa'n (B.) bere oiñetxea; entzute aundikoa ondarrotar jatorrien artean.

Mazmarroa.

Gorria; urrezko gurutzea zelai osoan eta bere lau utsunetan bost orriko adar bana urrez.

Zidarrezko egala zortzi katazuri edo armino baltzez.

Abona,- Elorrio'n eta Zamudio'n (B.) bere oiñetxeak.

Mazmarroa.

Okendo'ko (Araba) Bengoetxea'tar Pedro Luis'en ingizartegian mazmarro au agertzen da Zamudio'ko Abona abizenarentzat: Urrezkoa; zugatz orlegia ta iru otso baltz, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; zugaitzaren buru-gaiñean, izar urdiña buruz [b].

Ez dogu ezagutzen gaur egunean Elorrio'n Abona izeneko etxerik.

Abernikano edo Aburnikano,- Kuartango'n (Araba) bere oiñetxea.

- Mazmarroa.

Urrezkoa; zerrenda urdin bi zuzenbeera.

Egal gorria zidarrezko bederatzi lertxun-orriz.

Abraen,- Bergara'n (G.).

- Mazmarroa.

Zatitua: l) urdiña; urrezko iru torre, islertzokoiz ipiñirik (...).